IHES-GELA PEDAGOGIKOA

Ihes-Gela Pedagogikoa (k)

Ihes gela pedagogikoa, Sorginlore, Ikertze eta eXperientziak elkarlanean, beste hainbat eragile eta artistekin batera, sortutako Ihes Gelak eta Street (ihes-kalea) pedagogikoak dira.  

Ihes Gela eta Streetetan, taldeka, aukera izango duzue 60 minututan froga, abentura, istorio, egoera desberdinei aurre egin eta erronka lortzeko, edo ez!! Je,je,je !!

Ihes-Gela pedagogikoen Agenda

Atal honetan aurretik egin diren jardueren, egunean aktibo daudenen eta etorkizunean egingo diren jardueren informazioak aurkituko dituzu.

Eguneko jarduerak

paradisu-portada

Zer da Paradisua zuretzat?

Alaitasuna dago bertan? kezka eragiten dizu? urrun ikusten duzu, ala bertan? paradisua leku bat dela uste duzu? eta hala bada, bakarrik joango zinateke, ala norbaitekin elkarbanatuko zenuke esperientzia? bertan geratuko zinateke, edo ihes egingo zenuke handik? zein kolore du paradisuak? badu kolorerik? usainik? soinurik? bero egiten al du bertan?

Sartu Paradisu ihes-gelan eta egin aurre froga, enigma eta erronkei, oso adi egon beharko duzue, irtetea ez baita erraza izango!!!

Aurreko jarduerak

portada-harimakilatik-ihesi

Harimakila-tik ihesi

Jarduera hau 2020 urtean egin zen.

Ihes gela bat, jolas bat, esperientzia bat, froga bat... .. hori dana eta askoz gehiago.  Etorri, bizi, saiatu, gozatu eta lortu HARIMAKILA-tik ihesi egitea.

Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu botoia.

portada-motxila-laranja-ihes-kalea

Motxila Laranja Ihes-Kalea

12 -18 urte badituzue hartu zure bidaiaren txartela, etorri, bizi, gozatu eta aurre egin topatzen dituzuen erronka eta frogei.

Herri bakoitzean bakarrik 16 tiket daude eskuragarri (8 tiket 17.00etako txandan eta 8 tiket 19.00etako txandan), tiket bakoitza 5-6 pertsonentzako izango da… denbora aurrera doa... hartu zuen tiketa leku gabe gelditu baino lehen.