HARIMAKILA-tik ihesi 2020| Ordizia

Zer da HARIMAKILA-tik ihesi?

Ihes gela bat, jolas bat, esperientzia, bat, froga bat... .. hori dana eta askoz gehiago,  etorri, bizi, saiatu, gozatu eta lortu HARIMAKILA-tik ihesi egitea.

Bakarrik 88 taldek parte hartzeko aukera izango dute, eta talde bakoitzean 5 pertsona gehienez... denbora aurrera doa... erreserba egin leku gabe gelditu baino lehen.

Aldaketarako prest?

HARIMAKILA Proiektua

HARIMAKILA moldagarria den proiektu artistiko bat da. Bere helburua Asian ehungintzan lan egiten duten langileen giza eskubideen urraketaren inguruan eta Arropa Garbia Kanpainak sustatzen dituen baloreen inguruan hausnarketa egitea eta sentsibilizazioa lortzea da.

Nahiz eta ehungintzan lan egiten duten lagileen eskubideen urraketa jendartean nahiko zabaldua dagoen errealitate bat den, Europako kontsumitzaileen eta Asia, Latinoamerika eta  Afrikako ekoizleen artean dagoen  distantzia fisiko eta kulturalak askotan hau ahaztera eramaten gaitu gure erosketak egitera goazenean “erosketa lekua” hautatu behar dugunean.

Play Video
Play Video

2018 eta 2020 artean

Alabaina, Ordiziako HARIMAKILAren egokitze honetan, kolektiboen parte hartzea handitu egin da, proiektura  Calcuta Ondoan,  Ikertze eta Juntura gehituz, "Begirada Kontzienteak" proiektuaren baitan. Bakoitzak bere lan esparrutik aberastu egiten du HARIMAKILA, modu honetan:

Calcuta Ondoan

about-calcuta

Calcuta Ondoan GGKE bat gara eta garapenerako proiektuen alde egiten dugu lan Indiako pertsona eta taldeen sustapen integralerako, bereziki emakumeen alde eta beti ere gizaki eta herri moduan duten nortasuna eta erlijioa errespetatuz eta giza eskubideak eta genero-berdintasuna bermatuz.

Gure tokiko eremuan kontzientzia kritikoa, konpromisoa eta erantzunkidetasuna sustatzen dugu bazterketa eta injustizia egoerekiko, batez ere baztertuenak diren kolektiboekiko. Hau guztia ikuspuntu feminista eta ekologistaz garatzen dugu.

Harimakilan gure parte hartzea, hezkidetzari lotutako eskarmentu eta jakintzaren ildotik lerrotzen da, lanketa hau Hezkuntza herrikoi feminista eta eraldatzailean oinarritzen delarik. Arropa Garbia Kanpainako eta Saretuz sareko kide gara, kontsumo arduratsu eta kontzientearekin lotutako beste sare batzuen artean.

Setem

about-setem

SETEM aldaketa posibleak sustatzen dituen GGKE bat da, genero ikuspegi batetik, ekoizpen, kontsumo eta finantza eredu iraunkorragoak, bidezkoagoak eta arduratsuagoak lortzeko. Ikerketa, txostena, sentsibilizazioa, prestakuntza eta garapenerako lankidetzaren bidez, keinu txikien bidez aldaketa handiak ahalbidetuko dituzten alternatibak sustatzen ditugu.

SETEMek kontsumo arduratsuaren gaietan esperientzia, ideiak, baliabideak eta dokumentazio materialarekin laguntzen du Harimakila proiektuan. Gainera, SETEM da Arropa Garbiaren Kanpaina ezagutzen eta koordinatzen duena, Harimakila proiektua kokatzen den testuingurua.

Ikertze

about-ikertze

Ikertze hezkuntza proiektuak egiten 30 urte baino gehiago daramatzan Donostiako kultur elkarte bat da. Proiektu hauen bidez eratzen ditugun pertsona eta komunitateei, kritikoagoak, sortzaileagoak eta zainduagoak izan gaitezen eta, gainera, hobeto trebatzen eta bizitzen ikas dezagun baliabideak eskaini nahi dizkiegu.

Harimakila-ren baitan, Ikertze-k artea, zinema, antzerkia, elkarrizketa eta filosofia tresna gisa erabiliz, funtsezkoak baitira gure lana egiteko moduan, lankidetza zuzena egiten du ikasgeletan. Honekin, munduko pertsona guztientzat eta bereziki emakumeentzat gizarte zuzenago bat eta bidezkoago bat sortzeko ikasleak kontzientziazen laguntzen dugu.

Juntura

about-juntura

Juntura arkitekturaren bidez eraldaketa bultzatzen duen taldea gara.

Gure motibazioa eskala ezberdineko espazioen arkitektoniko gainean ikertu, hezi eta ahalduntzea da.

Horretarako, bizi- eta hiri-eredu jasangarria, osasungarria, tokikoa, feminista eta inklusiboa bultzatuko dituen, eta ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarrituko den gune kooperatiboa gara.

eXperientziak

about-experientziak

eXperientziak heziketan, aisialdian eta turismoan ibilbidea duen lan talde multidisplizinarrak osatzen du.

Norbanakoari egokitutako bizi eXperientzien sorkuntzan adituak gara.

Gure helburua da, sortzen ditugun eXperientzietan, parte hartzaileek modu dibertigarri baten bitartez mezuak barneratzea.

Uhina

about-uhina

Uhina sonorizazio eta argiztapen profesionala eskainiz 40 urteko esperientzia duen euskal enpresa gara.

Euskal Herri osoan eta inguruan eskaintzen dugu zerbitzua; batetik, ondo kokatuta gaudelako eta bestetik, lehen mailako teknikari taldea dugulako.
Kalitate goreneko ekitaldi, kontzertu, antzezlanak hornitzen ditugu, bai eta eraikinetan soinu- eta argi-instalazioak egiten ere.

40 urte baino gehiago pasatu dira lehen argiztapen- eta soinu-lanak egin genituenetik. Harrezkero, bide luzea egin du UHINAk. Profesionaltasun osoz ari gara daukagun onena ematen, arreta pertsonalizatutik hasi eta ekipamendu onenarekin eskaintza zabala eginez.

Lan Taldea

person-calcuta

MAIDER SAGREDO ESCUDERO

Hezitzailea: ekintzailetza, generoa, prozesuak, parte hartzea

Begirada Kontzienteak programaren koordinatzailea eta Sorginlore Gizarte Elkarteko kidea

person-setem

MAITE ALONSO, EDURNE GALLO SANTAMARIA eta NORA SILVA LEIS

Gizarte eraldaketarako hezkuntza teknikariak

HARIMAKILA-tik ihesi koordinatzaileak

person-ikertze

OIHAN MARTIRENA, LEIRE DE MIGUEL, NURIA FERNADEZ eta JON SANTAMARIA

Hezitzaileak, artistak, prozesuen bide lagunak, proiektuen kudeatzaileak eta Ikusentzunezkoa, bideo produkzioa

Begirada Kontzienteak programaren koordinatzaile-ordea eta difusioaren bideoen sorrera

person-juntura

ANA ALMANDOZ FORCÉN eta MICHELA LAMEDICA LISPI

Arkitektak: Generoa, Prozesuak, Iraunkortasuna eta hirigintza

Harimakilaren birdiseinua eta egokitzapena. Produkzio artistikoa eta gauzatzea.

person-experientziak

OLAYA LANDA ARGOTE

Sorkuntzan aditua

Jolas- Esperientziaren sortzailea.

person-uhina

MATTiN EPELDE PAGOLA

Sortzaile audiobisuala

soinu eta argi instalazioen arduraduna

person-ordizia

ADUR EZENARRO, MAITANE ÁLVAREZ, KORO RUÍZ eta IÑAKI HIDALGO

Alkatetza, Gazteria, Kultura, Komunikazioa, Hirigintza eta Zerbitzuak.

Harimakila martxan jartzeko koordinazio, laguntza eta difusio lanak

person-emaus

EMAUS FUNDACIÓN SOCIAL

Ekonomia soliadario enpresa

HARIMAKILA-tik ihesi atrezzoko materialak erraztu

Mila Esker